18 de febrero de 2021

ERRAUTS ASTEAZKENA

Gaur , Otsailak 17a, ERRAUTS ASTEAZKENA da. Garizuma hasten da. Noiz behinka gauzak ez ditugu oso ondo egiten  ....


Hoy 17 de febrero es MIÉRCOLES DE CENIZA. Comienza la cuaresma. A veces no hacemos las cosas muy bien...









Horregatik erre nahi ditugu gustuko ez ditugun eta guztioi triste jartzen gaituzten ekintza txar horiek.

Por eso queremos quemar esas malas acciones que no nos gustan y nos ponen tristes a todos.








Keak itsusia eramaten du, eta errautsak geratzen dira egin duguna gogoratzeko.

El humo se va, se lleva lo feo, y quedan las cenizas para recordarnos lo que hemos hecho.



Bihotz garbiarekin hasten dugu garizuma.
Comenzamos la cuaresma con el corazón limpio.










16 de febrero de 2021

INAUTERIAK 2021

Garai hauetan zaila egiten zaigu gure musukoetatik ezkutuan dugun irribarrea  ateratzea. Baina inoiz baino beharrezkoagoa da! Seguru gure txikiek irribarre eginarazten dizuetela gure inauterietako ospakizun txikiarekin... Haiei bezala inoiz ez iezazuela ilusioa eta magia falta!

Vivimos tiempos en los que se nos hace difícil sacar la sonrisa escondida tras nuestras mascarillas. Sin embargo, ¡es más necesario que nunca! Seguro que nuestros peques os hacen sonreír con nuestra pequeña celebración del carnaval.... ¡Que igual que a ellos nunca os falte la ilusión y la magia!

                                                                                  

                                                                                   ARGAZIKAK



                                                                                 2  ETA 3 URTE


                                                             4  URTE


                                                               5 URTE





22 de diciembre de 2020

Agur 2020!



 Bada garaia, urte arraro honi amaiera emateko. Eskerrak!

Urtarrilean, abenturaz beteriko urtea izango zela iragarri genuen, eta bai asmatu ere!

Gauza txarrak ekarri dizkigun urtea izan da: etxean sartuta geratu, familia eta lagunengandik denbora luzez aldenduta egon, bizitzeko modu desberdinetara egokitu...

Erronka berri hauei, beti irribarre batekin egin diegu aurre. Horregatik, ildo beretik jarraituz, gure umeek agur esaten die 2020ari eta ongi etorria eman2021ari. Ez dezagun inoiz ilusioa galdu...

https://photos.app.goo.gl/ku28dSH6eCjx3Azd6







----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------


Ya es hora de darle fin a este año tan raro. ¡Menos mal!
En enero predijimos que iba a ser un año lleno de aventuras, ¡y vaya si acertamos!
Ha sido un año que nos ha  traído cosas un poco desagradables: quedarnos en casa sin poder salir, estar alejados de familia y amigos durante largo tiempo, tener que adaptarnos a distintas formas de vida...
Pero siempre hemos hecho frente a estos nuevos retos con una gran sonrisa en la cara. Por ello, al hilo de esta forma  de enfrentarnos a las novedades, nuestros pequeños le dicen agur a este 2020 y le dan la bienvenida al año 2021. No perdamos nunca la ilusión... 




                                         

 


31 de octubre de 2020

ARIMEN GAUA - Halloween


 

Munduko herrialdeetan, urriaren 31 modu desberdinetan ospatu izan da betidanik. Mexikon adibidez, "Día de los Muertos" delakoa ospatzen dute. Horretarako, jantzi koloretsuak jantzi eta familia giroan, hildako senideak omentzen dituzte.

Zeltek ostera, "Halloween" gaua asmatu zuten duela urte mordoa. Gau horretan zehar, mozorroturik daudela, umeak etxez etxe joaten dira goxokiak eskatzen eta biltzen.

Baina ba al zenekiten Euskal Herrian ere, gure "Halloween" berezia ospatu izan dela duela ehunka urtetatik hona? Bai, bai!! "Arimen gaua"  deitu izan zaio eta etxeko gazteek kalabazak hustu, hauei begi eta aho beldurgarriak egin eta bere barnean kandela bat jartzen zuten, etxeko atariari itxura beldurgarria ematea lortuz. Gainera, etxeko txikiak mozorrotu eta herriko kaleetan zehar jendea beldurtzen aritzen ziren. Hauek bai hauek ume bihurriak!

Beraz, munduko tradizioek bizirik iraun dezaten, La Merced ikastetxeko umeok gure Halloween-Arimen Gau berezia ospatzera animatu gara. Begiratu BIDEOA!! 





 


-------------------------------------------------------------------------------------------

Desde siempre, el 31 de octubre se ha celebrado de diversas maneras en muchos países del mundo. En Mexico por ejemplo, celebran el llamado "Día de los Muertos". Para ello, se visten con trajes de colores y homenajean a los difuntos en el ámbito familiar.

Los celtas en cambio, inventaron la noche de "Halloween" hace ya unos cuantos años. Este día, los niños se disfrazaban e iban de casa en casa pidiendo caramelos a los vecinos.

Pero... ¿Sabíais que desde hace cientos de años en Euskal Herria también celebramos nuestra noche de Halloween especial? ¡Sí, sí! Se le llama "Arimen Gaua" (Noche de los espíritus). Los jóvenes vaciaban sus calabazas, les hacían ojos y bocas escalofriantes y en el interior colocaban una vela encendida. Así, las colocaban en el portal de sus hogares con el objetivo de darles un aspecto tenebroso. Además, los pequeños de la casa se solían disfrazar y salían a asustar a todo aquel que paseaba por las calles del pueblo. ¡Qué niños  más traviesos!

Como los niños y niñas de la Merced, no quieren que todas estas tradiciones se pierdan, nosotros también hemos celebrado nuestro propio Halloween-Arimen Gaua. ¡Mirad EL VÍDEO!


 



18 de octubre de 2020

2020-2021 IKASTURTEA


Kaixo ikasturte berria! 

Hemos comenzado este nuevo curso con muchas ganas e ilusión.

Volvemos a ver a nuestros compañeros, a jugar con ellos, a reírnos, a aprender...

¡Aaaaa y también hemos hecho nuevos amigos/as! ¡Todos juntos, y pasito a pasito, construiremos un 

 nuevo camino lleno de alegría y felicidad!


Kaixo ikasturte berria!!

Aurtengo hau, gogo eta ilusio handiarekin hasi dugu. Horrenbeste denbora elkar ikusi gabe egon 

ondoren, berriro ere gure lagunekin elkartzea eta beraiekin jolastu, barre egin eta pausoz pauso, 

alaitasunez beteriko bide berri bat eraikitzeari ekingo diogu!











Con este nuevo curso, damos también la bienvenida a una nueva estación, con la que disfrutaremos y

 aprenderemos muchísimas cosas sobre la naturaleza.

¡HA LLEGADO EL OTOÑO!!


Ikasturte berri honekin urtaro berri bati ere ematen diogu hasiera eta berarekin batera, pila disfrutatu eta 

naturari buruzko gauza ikaragarriak ikasiko ditugu.

UDAZKENA IRITSI DA!!