8 de febrero de 2016

OTSAILAREN 2, 3 eta 5:
KANDELERIO, SAN BLAS eta AGATE DEUNA

   Egun hauetan hainbat euska jaiak ospatu ditugu:

  • KANDELERIO EGUNA: Eliza katolikoak antzinean inauteriei hasiera emateko data zen. Herri tradizioaren arabera, neguaren luzea edo laburra neurtzen da egun horretako eguraldiaren arabera: Kandelario bero, negua dator gero; Kandelario hotz, negua joan da motz. Euskal Herrian kandelak eta argizariak bedeinkatzeko eguna ere bada, urtean zehar eguraldiak ekarritako ezbehar eta gaixotasunetatik babesteko.
 
  • SAN BLAS: San Blas jaia otsailaren 3an ospatzen den jai tradizional eta erlijiosoa da, Euskal Herrian, Espainian eta Hego Amerikako zenbait herrialdetan zabaldurik dagoena. San Blas III. mendeko kristau martiri bat izan zen, gotzai eta medikua. Haur baten eztarriko gaitza mirariz sendatu omen zuela eta, eztarrien zaindaritzat hartzen da kristau tradizioan. Horrela, ohikoak dira San Blaseko kordoiak, santuaren irudiaren aurrean bedeinkatu eta lepoan 9 egunez janzten direnak (otsailaren 3a barne), eta gero kendu eta erre egiten direnak, urte osoa eztarriko gaitzak, eztulak, katarroak eta eztarriko edozein infekzio prebenitu egiten dituztelakoan. Egun honetan santuaren omenez, hainbat nekazal azoka antolatzen dira. Abadiñokoa azokarik garrantzitsuenetarikoa da eta urtero milaka pertsona biltzen ditu.
 
  • AGATE DEUNA:  Euskal Herria eta Espainiako zenbait tokitan ospatzen den jai herrikoi tradizionala da, Agata Cataniakoaren omenez otsailaren 5ean eta bezperan ospatzen dena, egun horretan Eliza Katolikoaren santutegiko santu haren omenezko eguna denez. Euskal Herriko herri askotan, ohitura da egun horretan edo bezperan herrietan kopla zaharrak kantatu, makilekin lurra joaz erritmoa markatzeko, diru edo janari eskean, jantzi tradizionalekin. Jaiaren jatorria lurra esnaraztea omen da, neguko solstizioaren ondoren, sakabanatuta dagoen herri interpretazio baten arabera.
 
 
          Hementxe ikus dezakezue jai horiek nola ospatu ditugun!!!!!!
 
         

No hay comentarios:

Publicar un comentario